Albisteak
-
Elkarrizketa Atxagari “Don de lenguas” irratsaioan
Bernardo Atxagari elkarrizketa egin zioten joan zen astean Don de Lenguas irrati-programan. Online entzun dezakezu.
-
“Seven Houses in France”, TLS itzulpen-sarietan finalista
Atxagaren eleberria TLS (The Times Literary Supplement) itzulpen-sariketako finalisten artean zerrendatu dute. Bitartean, iruzkin ezin hobeak jasotzen jarraitzen du Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan.

-
“Zazpi etxe Frantzian”: prosa garbi eta zuzena, une historiko brutala marrazteko
Denborak aurrera egin ahala ere, Atxagaren azken eleberriak iruzkin onak jasotzen darrai. Oraingoan Fiction Advocate webgunean izan da.

-
“Paradisua eta katuak” DVD-liburua aurkeztu da
Aste honetan aurkeztu da Paradisua eta katuak lana, Bernardo Atxaga idazlearen eta Jabier Muguruza musikariaren arteko elkarlana biltzen duen liburua eta DVDa. Poesia eta musika.

-
Bernardo Atxagari elkarrizketa Atlantica XXII aldizkarian
Asturiasen argitaratzen den Atlantica XXII aldizkariak elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari. Bere lanaz eta pentsamenduaz jardun du idazle gipuzkoarrak. Hemen duzu, PDF formatuan.

-
“Seven Houses in France” berrargitaratu da Erresuma Batuan
Duela gutxi Estatu Batuetan argitaratu ondoren, Erresuma Batuan ere berriro berrargitaratu da “Seven Houses in France” eleberria. Liburuak 2. argitarapena du, oraingoan Paperback (poltsiko-liburu) formatuan. Horrekin batera, liburuak jarraitzen du laudorioak jasotzen Estatu Batuetan.

-
“Seven Houses in France” urteko 20 liburu onenen zerrendan
Albiste ona jaso dugu asteburu honetan. Publishers Weekly aldizkariak 2012. urteko libururik onenen artean sartu du Seven Houses in France (“Zazpi etxe Frantzian”) eleberria. Liburuak Estatu Batuetan izan duen harrera beroaren beste erakusle bat.

-
Elkarrizketa Bernardo Atxagari “Financial Times” egunkarian
Financial Times egunkariak elkarrizketa zabala egin dio Bernardo Atxaga idazleari Zalduondoko bere etxean. Hizkuntzaz, idazlearen lanaz eta Euskal Herriaz jardun dute elkarrizketan zehar.

-
“Soinujolearen semea” antzezlan bihurtuta
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren antzerki moldaketa aste honetan iritsiko da taula gainera Ttanttaka Teatroa konpainiaren eskutik. Atzo egin zen prentsa aurreko aurkezpena, eta bihar (urriak 18) estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian. Ondoren Gasteizen eta Donostian ere ikusi ahal izango da, euskarazko eta gaztelaniazko emanaldietan.

-
“Seven Houses in France” eleberriak arrakasta Estatu Batuetan
Duela egun batzuk aurreratu genuen bezala, irailetik kalean da “Zazpi etxe Frantzian” eleberriaren ingelesezko azkenengo edizioa. Oso harrera ona gauzatzen ari da, gainera, Estatu Batuetan.
