Albisteak
-
Borgesen hitzaldi ineditoa hizpide Italiako Repubblica egunkarian
Repubblica egunkariak artikulu zabala eskaini die Borgesen hitzaldi ineditoa jasotzen duen grabazio historikoari. Hitzaldi hori jasotzen duen zinta Atxagak utzi zuen orain urtebete Casa del Lector Fundazioaren esku.

-
Bernardo Atxaga Mexikon izan da “Días de Nevada” aurkezten
Bernardo Atxaga Mexikon izan da azken egunotan. Lehenbizi Guadalajarako Liburu Azokan (FIL) hartu zuen parte, eta bere azken lana aurkeztu zuen, Nevadako egunak liburuaren gaztelaniazko edizioa, Días de Nevada. Ondoren, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DF hiriburuko Arte Ederren Jauregian hitzaldi bat eman zuen Javier Aranda kazetariaren galderei erantzunez.

-
“Txoriak kolpeka” (Pamiela, 2014)
Bernardo Atxagak liburu berria aurkeztuko du aste honetan: “Txoriak kolpeka” (Pamiela, 2014). Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau.

-
Xolaren abenturak Marsh sariketako finalisten artean
Marsh sariketako epaimahiak aurtengo finalisten zerrenda jakinarazi du. Aukeratutako lanen artean dago Xolaren abenturak jasotzen duen lana, 2013an ingelesez argitaratu zena: The Adventures of Shola (Pushkin, 2013). Lehenago euskaraz argitaratutako 4 ipuinak biltzen ditu bere baitan.

-
Atxagaren “Nevadako egunak” liburuak irabazi du 2014ko Euskadi Saria
Gaur goizean jakinarazi dira 2014ko Euskadi Literatura Sariak, eta euskarazko sailean Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak” (Pamiela, 2013) liburuak irabazi du.
-
“Spot The Translator” lehiaketako bideo irabazlea, Atxagaren eta Muguruzaren abesti batekin
Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak (CEATL), C. Savelli eta A. Maldina italiarren Words Travel Words bideoa aukeratu du Spot The Translator lehiaketaren III. edizioaren irabazle. Bideo horretarako aukeratuta musika Javier Muguruzarena da eta hitzak, berriz, Bernardo Atxagarenak.
-
Bernardo Atxaga Australian, Adelaideko Idazleen Astean eta beste ekitaldi batzuetan
Bernardo Atxagak zenbait ekitalditan hartuko du parte Australian datorren astean. Adelaideko Festibaleko Idazleen Astera gonbidatua izan da, eta horrez gain, Sydney eta Melbourneko unibertsitateetan hizlari izango da.
-
Zazpi Aldiz Elur (Mikel Laboa Elurretan), antzezlana, Bernardo Atxagaren testuekin
Zazpi Aldiz Elur (argibide gisa, lanak Mikel Laboa Elurretan azpititulua ere badu) Tanttaka taldearen antzerki ekoizpen berria da. Bernardo Atxagak idatzi ditu testuak, eta otsailaren 12an estreinatuko da Gasteizen.

-
Erlea aldizkariaren 7. alea argitaratu da
Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, 7.a, aurkeztu da gaur Bilbon, Akademiaren egoitzan. “Oso ale trinkoa da”, adierazi du Atxagak. Alearen ardatza “lore bat da”. Atxagak azaldu duenez, anthos hitzak, grezieraz, lore esan nahi du, eta antologiak, beraz, lore-sorta. Hori izan da, hain zuzen ere, aldizkariaren ale honen ideietako…

-
Xolaren Abenturak, 2013ko liburu onenen artean, The Independent-entzat
Xolaren Abenturak, euskarazko liburuetatik ingelesez egin den bilduma bat, 2013. urteko liburu onenen artean sailkatu du The Independent egunkari britainiarrak, haurren kategorian. Duela pare bat hilabete Pushkin Press etxeak The Adventures of Shola argitaratu zuenetik, goraipamenak ari da jasotzen liburua Erresuma Batuan.
