Argitalpenak
-
“Enarak” eleberria argitaratu du Bernardo Atxagak
Atxagak Enarak eleberria argitaratu berri du. Idazlearen hamaikagarren eleberria da eta aste honetan aurkeztuko da Bilboko Arte Ederren Museoan.

-
“Desioa”, Ata Pank eta Ate Punky ahate bihurrien bigarren liburua
Ata Pank eta Ate Punky ahate bikotearen abenturen bigarren atala kaleratu du Bernardo Atxagak, Mikel Valverderen ilustrazioekin. Durangoko azokan izango da salgai, Pamielaren mahaian.

-
“Obabakoak”, maiatzeko liburu onenen artean Italian
Italiako aldizkari literario nagusienetako batek, L’indicek, maiatzeko liburu onenen artean zerrendatu du Obabakoak. Udazkenean berrargitaratu zen Obabakoak Italian eta otsailean ere urteko liburu onenen zerrendan sartu zuen La Repubblica egunkariak.

-
“Soinujolearen semea” Japoniako Itzulpen Onenaren Sarietan izendatua
Japoniako 7. Itzulpen Onenaren Sarietan finalista geratu da Soinujolearen semea (アコーディオン弾きの息子, 2020).

-
“Obabakoak”, Italiako liburu onenen zerrendan
La Repubblica egunkari italiarrak une honetako liburu onenen zerrenda osatu du eta bertan sartu du Bernardo Atxagaren Obabakoak (Lettere, 2020).

-
“Obabakoak” persieraz argitaratu da
Atxagaren lanik ezagunena, Obabakoak, Iranen argitaratu da lehenengoz, Alireza Shafiee-Nasaben itzulpenarekin.

-
“Memoirs of a Basque Cow” (‘Behi euskaldun baten memoriak’), 2020ko libururik onenen artean Erresuma Batuan
Albiste pozgarri batekin itxiko dugu 2020. urte hau. Izan ere, Memoirs of a Basque Cow (Dedalus, 2020), urteko libururik onenen artean kokatu dute Erresuma Batuan.

-
Atxagaren bi liburu berri argitaratu ditu Pamielak: “Kilker bat autopistan” eta “Ata Pank eta Ate Punky”
Bernardo Atxagaren Kilker bat autopistan saiakera eta Ata Pank eta Ate Punky haur literaturako liburua argitaratu berri ditu Pamielak.

-
“Soinujolearen semea” argitaratu da Japonian
Soinujolearen semea (Pamiela, 2003) eleberriaren japonierazko itzulpena argitaratu da duela egun gutxi Japonian.

-
“Casas y tumbas” argitaratu osteko prentsa-jarraipena
“Casas y tumbas” gaztelaniazko edizioa argitaratu ondoren, prentsan azaldutako iruzkin, elkarrizketa eta albisteak jaso ditugu.
