Orain arte liburuak oso harrera ona jaso du Japoniako irakurle eta kritikariengandik. Hainbat egunkari eta aldizkaritan agertu dira kritikak, liburu-dendetan bost izarreko balorazioa lortzen ari da, eta 2020ko libururik onenen artean geratu da Asahi Shimbun egunkarian.
Nami Kaneko itzultzaileak eraman zuen japonierara “Soinujolearen semea” eta 2020an argitaratu zuen Shinchosha (Nipon) argitaletxeak.
