Argitalpenak
-
“Nevada days” oso iruzkin onak ari da jasotzen
Uda hasieran argitaratu zen ingelesez Nevadako egunak liburuaren itzulpena, eta harrezkero oso harrera beroa ari da izaten. Hona hemen jasotako iruzkinetako zenbait.

-
“Xola eta Ameriketako izeba” argitaratu dute eslovenieraz
Xola txakurtxoaren abenturak beste herrialde eta hizkuntza batera ere iritsi dira. Xola in teta iz Amerike aurkeztu berri dute, “Xola eta Ameriketako izeba” eslovenierara itzulia.

-
“Nevadako egunak” aurkeztu du Bernardo Atxagak Eslovenian
Joan zen astean aurkeztu zen Nevadako egunak eleberriaren Esloveniako edizioa, Dnevi Nevade. Ljubljanan izan zen aurkezpen jendetsua, Atxagaren parte-hartzearekin.
-
“Korrespondentziak”, Bernardo Atxaga eta Bashkim Shehu idazleen arteko eskutitz-trukea
Donostia 2016 egitasmoak bultzaturik, Europako hainbat idazleren arteko eskutitz-trukea izan da azken hilabeteotan. Orain, eskutitz horiek liburu gisa argitaratuko dira, tartean Bernardo Atxagak eta Bashkim Shehu idazle albaniarrak elkarri bidali dizkieten eskutitzek osatutakoa. Ereinek argitaratu du, Korrespondentziak izenburupean.

-
“Erlea” aldizkariaren 10. alea argitaratu da
Bernardo Atxagak zuzentzen duen eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea aldizkaria 10. zenbakira iritsi da. Oraingo honetan antzerkia du gai nagusi.

-
“Harriaren hiztegia” diskoa argitaratu dute Atxagak eta Muguruzak
Atxagaren hitzekin eta Muguruzaren musikarekin, bederatzi abestiko lana osatu dute. Haur eta gaztetxoentzako musika da, Mara-mara diskoetxeak ekoitzita.

-
“Obaba” munduko leku literariotzat kanonizatua
Literaturaren historian sortu diren unibertso literario garrantzitsuenak bildu dituzte Literary Wonderlands liburuan (Black Dog & Leventhal Publishers). Eta literaturak eskaini dizkigun mundu zoragarrienen artean, hortxe sartu dute Obaba.

-
Galdutako tangoa, kalean
Jorge Luis Borgesen idazlan inedito bat argitaratu berri du Lumen argitaletxeak, “El tango: cuatro conferencias” (Lumen, 2016). Bertan, idazle argentinarrak 1965ean emandako lau hitzaldi biltzen dira, laurak ere tangoaren ingurukoak. Hainbat urtez ezkutuan egon ondoren, 2002an hitzaldien grabazioak jaso zituen Bernardo Atxagak lagun baten eskutik. Oraingoan liburu bihurtuta kaleratu dira Borgesen hitzok.

-
“Séjour au Nevada” liburuak (“Nevadako egunak”) oso harrera ona Frantzian
Nevadako egunak liburuaren frantsesezko itzulpena maiatzean argitaratu zen. Oso harrera ona ari da izaten bertako irakurle eta kritikarien artean.

-
“Séjour au Nevada” argitaratu da
Duela egun batzuk argitaratu dute Nevadako egunak eleberriaren frantsesezko edizioa.
