Argitalpenak
-
“Narp: el caso de Felisa Rodríguez”, Bernardo Atxagaren azkenengo liburua
Joan zen astean aurkeztu zen Iruñean, Historias de la Clínica bildumako 9. alea, Bernardo Atxagak idatzia eta Clínica Universidad de Navarrak argitaratua. Narp sindromea daukan Felisa Rodriguezen kasua jaso du Atxagak.

-
“Xola eta lapurra” aurkeztu da, Xola txakurraren 5. ipuina
Bernardo Atxagak bere azken liburua aurkeztu du: Xola eta lapurra (Erein, 2015). Xola txakurtxoaren 5. abentura izango da.

-
Bihar aurkeztuko da Erlea aldizkariaren 9. zenbakia
Bihar, azaroak 13, aurkeztuko da Bilbon “Erlea 9” aldizkaria, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen aldizkariaren zenbaki berria.

-
“Esteban Werfell” ipuina, Mexikoko antologia batean
Mexikoko UNAMek Bernardo Atxagaren ipuin bat argitaratu du bere “Sólo cuento” antologian. Obabakoak liburuan argitaratu zen “Esteban Werfell” ipuina da aukeratutakoa.

-
Bernardo Atxagak zuzentzen duen “Erlea” aldizkariaren 8. zenbakia aurkeztu dute
Naziek Euskal Herrian utzitako arrastoa aztertu du Erlea aldizkariak bere azken zenbaki honetan. Aldizkariarekin XXI. mendeko euskal kulturaren “urrezko lagin bat” bildu nahi duela azaldu du Bernardo Atxaga idazle eta aldizkariaren zuzendariak.

-
Bernardo Atxaga ere partaide “Novel writing” liburuan
Bloomsbury argitaletxe britainiarrak “Novel Writing: A Writers’ and Artists’ Companion” liburua argitaratu berri du, eleberri bat idatzi nahi duten idazleentzat gida modukoa. Liburuan hainbat idazle ezagunen esperientzia jasotzen da, tartean Bernardo Atxagarena.

-
“Obabakoak” argitaratu da Turkian
Aste honetan aurkeztu da Obabakoak liburuaren azken edizioa. Kasu honetan turkierara itzulita eta Aylak Adamek argitaratuta.

-
“Zazpi etxe Frantzian” Albanian argitaratu dute
Pasa den abenduan aurkeztu dute Tiranan Zazpi etxe Frantzian (Pamiela, 2009) eleberriaren azken edizioa, oraingoan albanieraz.
-
Bernardo Atxaga Mexikon izan da “Días de Nevada” aurkezten
Bernardo Atxaga Mexikon izan da azken egunotan. Lehenbizi Guadalajarako Liburu Azokan (FIL) hartu zuen parte, eta bere azken lana aurkeztu zuen, Nevadako egunak liburuaren gaztelaniazko edizioa, Días de Nevada. Ondoren, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DF hiriburuko Arte Ederren Jauregian hitzaldi bat eman zuen Javier Aranda kazetariaren galderei erantzunez.

-
“Txoriak kolpeka” (Pamiela, 2014)
Bernardo Atxagak liburu berria aurkeztuko du aste honetan: “Txoriak kolpeka” (Pamiela, 2014). Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau.
