“Obabakoak” liburuaren 46. edizioa da (26 hizkuntzatan). Lehendik ere bazegoen aukera “Obabakoak” turkieraz irakurtzekoa, 2001ean Dost Kitabevi argitaletxeak kaleratuta. Kasu honetan, berriz, Aylak Adam-ek argitaratu du.
Atxagaren 4 liburu daude argitaratuta turkieraz: orain aipatu dugun “Obabakoak” honetaz gain, “Zeru horiek“, “Gizona bere bakardadean” eta “Soinujolearen semea“.
