Sariak
-
Liber 2021 saria Bernardo Atxagarentzat
Idazle eta poeta gipuzkoarrak irabazi du aurtengo Liber 2021 saria. Urriaren 12an jasoko du saria editoreen LIBER azokaren ekitaldien barruan.

-
Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi du Bernardo Atxagak
Bernardo Atxaga idazleak jasoko du aurtengo Espainiako Letren Sari Nazionala. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Kultura Ministerioak banatzen du.

-
Bernardo Atxaga recibe el Premio Nacional de las Letras Españolas 2019
Bernardo Atxaga ha sido galardonado con el Premio Nacional de las Letras Españolas 2019 por “su contribución fundamental a la modernización y a la proyección internacional de las lenguas vasca y castellana”, según ha destacado el jurado.

-
“Nevadako egunak” finalista Estatu Batuetako PEN America 2019 sarietan
PEN America sari entzutetsuen epaimahiak atzo iragarri zituen aurtengo sarietako finalistak, eta horien artean dago, 2018an Estatu Batuetan argitaratutako itzulpen-lan onenen artean, Bernardo Atxagaren Nevadako egunak. Otsailaren 26an jakingo dugu irabazlearen izena.

-
“Nevada Days” PEN sariketako finalisten artean Estatu Batuetan
Estatu Batuetako PEN elkarteak 2018ko liburu onenen zerrenda argitartu berri du. Urtero antolatzen duten PEN sari ezagunetarako hautagaiak dira eta horien artean azaltzen da Atxagaren “Nevada Days”, itzulpen-lanik onenen artean. Datorren astean jakinaraziko dira 5 finalistak eta otsailean irabazlea.

-
“Liber Press Literatura 2017” saria jaso du Bernardo Atxagak
Asteburuan banatu dira Gironan “Liber Press 2017” sariak, Gironako Diputazioak urtero banatzen dituen nazio arteko sari ezagunak. Aurtengo ekitaldian, Bernardo Atxagak jaso du Literatura saileko saria, “sentsibilitatez, originaltasunez eta aberastasunez betetako ibilbide literarioarengatik”.

-
Bernardo Atxagak QIA saria jasoko du Italian
Bernardo Atxaga Erroman izango da datozen egunotan QIA aldizkariak emango dion saria jasotzeko.

-
Xolaren abenturak irabazle Marsh sarietan, itzulitako haur-liburuen sailean
Duela aste batzuk aurreratu genuen Xolaren abenturen ingelesezko edizioa (The Adventures of Shola, Pushkin, 2013) Marsh sariketako finalisten artean zegoela. Bada, atzo bertan jakin genuen irabazle izan dela. Marsh sariek urteko ingelesezko itzulpen lanik onena saritzen dute, haur eta gazte literatura alorrean. Atxagaren ingelesezko argitalpen guztietan bezala, Margaret Jull Costa izan da itzultzailea. Marrazkiak, berriz,…

-
Xolaren abenturak Marsh sariketako finalisten artean
Marsh sariketako epaimahiak aurtengo finalisten zerrenda jakinarazi du. Aukeratutako lanen artean dago Xolaren abenturak jasotzen duen lana, 2013an ingelesez argitaratu zena: The Adventures of Shola (Pushkin, 2013). Lehenago euskaraz argitaratutako 4 ipuinak biltzen ditu bere baitan.

-
Atxagaren “Nevadako egunak” liburuak irabazi du 2014ko Euskadi Saria
Gaur goizean jakinarazi dira 2014ko Euskadi Literatura Sariak, eta euskarazko sailean Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak” (Pamiela, 2013) liburuak irabazi du.