Hemeroteka
-
Xolaren Abenturak, 2013ko liburu onenen artean, The Independent-entzat
Xolaren Abenturak, euskarazko liburuetatik ingelesez egin den bilduma bat, 2013. urteko liburu onenen artean sailkatu du The Independent egunkari britainiarrak, haurren kategorian. Duela pare bat hilabete Pushkin Press etxeak The Adventures of Shola argitaratu zuenetik, goraipamenak ari da jasotzen liburua Erresuma Batuan.

-
“Zazpi etxe Frantzian”: prosa garbi eta zuzena, une historiko brutala marrazteko
Denborak aurrera egin ahala ere, Atxagaren azken eleberriak iruzkin onak jasotzen darrai. Oraingoan Fiction Advocate webgunean izan da.

-
Elkarrizketa Bernardo Atxagari “Words without Borders” aldizkarian
Words without Borders aldizkari digitalak elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari. Gaztaroko oroitzapenetatik hasita, bere ibilbidearen errepasoa egin du idazleak.

-
Atxagaren lana mintzagai Japoniako “Mainichi” egunkarian
Nami Kaneko japoniar euskaldunak artikulua idatzi du Atxagaren lanaren inguruan Japoniako hedabide nagusienetako batean, Mainichi Shimbun egunkarian. Nami Kaneko berak bidali digu artikuluaren kopia. Hona hemen.
-
Iruzkin gehiago “Seven Houses in France”ri buruz: The Guardianekoa eta The Independenteko bigarrena
Azaroan argitaratu zenetik, Bernardo Atxagaren azken eleberria kritika zoragarriak ari da jasotzen Erresuma Batuan. Azken egunotan The Guardian eta The Independent egunkarien eskutik.

-
Atxagaren azken eleberriak iruzkin onak TLS eta The Independent egunkarietan
Bernardo Atxagaren azken eleberriak, “Zazpi etxe Frantzian” liburuaren ingelesezko edizioak, oso iruzkin onak jasotzen jarraitzen du.

-
Frantziako Page des Libraires aldizkarian Bernardo Atxaga aipagai
Frantziako Page des Libraires aldizkarian Bernardo Atxaga eta bere “Zazpi etxe Frantzian” eleberria aipatu berri dute.

-
Liberation egunkaria “Sept maisons en France” eleberriaz mintzo
Atxagaren azken eleberria, “Sept maisons en France”, mintzagai izan da Liberation egunkarian.

-
New York Times
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea (“The accordionist’s son” bere ibilbidea egiten ari da Ameriketako Estatu Batuetan. Orain dela egun batzuk iruzkina eta eleberriaren lehenengo kapitulua argitaratu ditu New York Times egunkariak.
