Antzerkia
-
“Obabakoak” antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du
Urrian Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren, “Obabakoak” antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du. Bartzelonan harrera onarekin antzeztu ondoren, Euskal Herrira itzuliko da datozen asteotan.

-
Dena prest “Obabakoak” antzezlanaren estreinaldirako
Aste bete besterik ez da falta. Datorren astean estreinatuko da Obabakoak antzezlana Bilboko Arriaga antzokian. Gaur goizean eman dute prentsa-aurrekoa arduradunek.

-
“Declaración de Guillermo”, Atxagaren ipuinarekin antzezlana sortu du Jose Cruz Gurrutxagak
Jose Cruz Gurrutxaga aktoreak “Declaración de Guillermo” ipuina hartu eta antzerkirako moldatu du. 1960ko hamarkadan Andaluziatik Euskal Herrira etorritako bi langileren historia kontatzen du Atxagak idatzitako ipuinak.

-
“Lu eta Le” lana Bilboko Arriaga antzokian urtarrilaren 30ean
Bernardo Atxagak idatzitako “Lu eta Le” lana Bilboko Arriaga antzokian ikusi ahal izango da datorren urtarrilaren 30ean. Lan honekin Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduari begiratu nahi izan dio Atxagak.

-
“Lu eta Le” antzezlana, Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduari zuzendutako begirada
Donostia 2016k eta Ados Teatroak Lu eta Le obra aurkeztu berri dute. Antzezlana abenduaren 4an estreinatuko da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Bernardo Atxaga da obraren egilea. Ikuskizuna Garbi Losadak zuzenduko du eta musika, berriz, Juan Carlos Perez konpositorearena da. Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduari zuzendutako begirada bat da lana.

-
Zazpi Aldiz Elur (Mikel Laboa Elurretan), antzezlana, Bernardo Atxagaren testuekin
Zazpi Aldiz Elur (argibide gisa, lanak Mikel Laboa Elurretan azpititulua ere badu) Tanttaka taldearen antzerki ekoizpen berria da. Bernardo Atxagak idatzi ditu testuak, eta otsailaren 12an estreinatuko da Gasteizen.

-
“Soinujolearen semea” antzezlan bihurtuta
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren antzerki moldaketa aste honetan iritsiko da taula gainera Ttanttaka Teatroa konpainiaren eskutik. Atzo egin zen prentsa aurreko aurkezpena, eta bihar (urriak 18) estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian. Ondoren Gasteizen eta Donostian ere ikusi ahal izango da, euskarazko eta gaztelaniazko emanaldietan.
