Albisteak
-
Bihar aurkeztuko da Erlea aldizkariaren 9. zenbakia
Bihar, azaroak 13, aurkeztuko da Bilbon “Erlea 9” aldizkaria, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen aldizkariaren zenbaki berria.

-
“Children’s Book Show” jaialdia Londresen azaroaren 16tik 21era
Azaroaren 16tik 21era bitartean ospatuko da Londresen Children’s Book Show delakoa. Eta hantxe izango da Bernardo Atxaga, zenbait ekitalditan parte hartuz, Xolaren abenturen eskutik.

-
“Esteban Werfell” ipuina, Mexikoko antologia batean
Mexikoko UNAMek Bernardo Atxagaren ipuin bat argitaratu du bere “Sólo cuento” antologian. Obabakoak liburuan argitaratu zen “Esteban Werfell” ipuina da aukeratutakoa.

-
Bernardo Atxagak QIA saria jasoko du Italian
Bernardo Atxaga Erroman izango da datozen egunotan QIA aldizkariak emango dion saria jasotzeko.

-
Bernardo Atxaga Montpellierreko liburu azokan
Bihar hasi eta igandera bitartean egingo da Montpellierreko liburu azoka ezaguna, La Comedie du Livre. Bernardo Atxaga ere bertan izango da euskal literaturaren lekukotasuna utziz.

-
Bernardo Atxagak zuzentzen duen “Erlea” aldizkariaren 8. zenbakia aurkeztu dute
Naziek Euskal Herrian utzitako arrastoa aztertu du Erlea aldizkariak bere azken zenbaki honetan. Aldizkariarekin XXI. mendeko euskal kulturaren “urrezko lagin bat” bildu nahi duela azaldu du Bernardo Atxaga idazle eta aldizkariaren zuzendariak.

-
Bernardo Atxaga ere partaide “Novel writing” liburuan
Bloomsbury argitaletxe britainiarrak “Novel Writing: A Writers’ and Artists’ Companion” liburua argitaratu berri du, eleberri bat idatzi nahi duten idazleentzat gida modukoa. Liburuan hainbat idazle ezagunen esperientzia jasotzen da, tartean Bernardo Atxagarena.

-
“Obabakoak” argitaratu da Turkian
Aste honetan aurkeztu da Obabakoak liburuaren azken edizioa. Kasu honetan turkierara itzulita eta Aylak Adamek argitaratuta.

-
Xolaren abenturak irabazle Marsh sarietan, itzulitako haur-liburuen sailean
Duela aste batzuk aurreratu genuen Xolaren abenturen ingelesezko edizioa (The Adventures of Shola, Pushkin, 2013) Marsh sariketako finalisten artean zegoela. Bada, atzo bertan jakin genuen irabazle izan dela. Marsh sariek urteko ingelesezko itzulpen lanik onena saritzen dute, haur eta gazte literatura alorrean. Atxagaren ingelesezko argitalpen guztietan bezala, Margaret Jull Costa izan da itzultzailea. Marrazkiak, berriz,…

-
“Zazpi etxe Frantzian” Albanian argitaratu dute
Pasa den abenduan aurkeztu dute Tiranan Zazpi etxe Frantzian (Pamiela, 2009) eleberriaren azken edizioa, oraingoan albanieraz.