Albisteak
-
Nevadako Egunak aurkeztu da, liburu “heteroklito” bat
Gaur aurkeztu da Donostian Bernardo Atxagaren liburu berria, Nevadako Egunak. Idazleak berak aurkeztu du prentsaurrekoan, liburuaren izaera “heteroklitoaren” berri ematen. Nevadako Egunak ez da sailkatzen genero zehatz batean, eta horri ihes egin dio Atxagak kontzienteki.

-
Abenduaren 4an aurkeztuko da ‘Nevadako Egunak’, Bernardo Atxagaren liburu berria
Abenduaren 4an, asteazkenarekin, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztuko da Nevadako Egunak, Bernardo Atxagaren liburu berria. Pamiela argitaldariko ordezkariak eta autorea bera izango dira han, 11:00etan.

-
Atxaga, ARTE katearen Idazleen Europa sortako dokumentaletako batean
ARTE telebista kateak aurten ekoitzi duen L’Europe des écrivains dokumental sortan (Idazleen Europa), Bernardo Atxaga agertuko da asteazken honetako emanaldian, azaroak 27, 22:45etan. Hizkuntzen arabera izan gabe, estatuka daude antolatuta dokumentalak, eta Espainiako atalean agertuko da Atxaga, beste bi idazlerekin batera, Juan Goytisolo eta Manuel Rivas (idazle galiziarra hau).

-
Tumatxak saioan, Ruper Ordorikak musikatutako Atxagaren hitzak
Aurtengo telebista-denboraldiko ETB1eko programa berrietako bat Tumatxak da. Musika saio bat, errepasoa egiten diena euskal musikariei eta beren kantuei. Ruper Ordorikaren txanda izan zen atzo, eta Oñatiko abeslariak musikatu eta kantatu dituen poemen artean Bernardo Atxagarenak ere badirelarik, idazlea ere agertu zen programan.
-
Bernardo Atxaga Katedraren barruan ekitaldiak New York-en
New York-eko CUNY Unibertsitatean ezarrita dagoen Bernardo Atxaga Katedran, mintegian ari dira egiten aste honetan, Etxepare Institituaren laguntzarekin. Unibertsitateko katedra hau 2011. urtean ireki zen.

-
Xolaren abenturen lau liburuak, batean bildurik ingelesezko ediziorako
Aste honetan kaleratu da Erresuma Batuan The Adventures of Shola, Xolaren abenturak biltzen dituen liburua. Euskaraz, lau dira Xola zakurraren abenturak bildu izan dituzten liburuak [Xolak badu lehoien berri (1995, Erein) / Xola eta basurdeak (1996, Erein) / Xola ehizan (2000, Gara) / Xola eta Angelito (2004, Erein)] baina itzulpen ingeleserako, denak elkartu dira.

-
“Soinujolearen semea” argitaratu da Grezian
Aste honetan aurkeztu da Atenasen eta Tesalonikan Atxagaren azkenengo lana: Soinujolearen semea eleberriaren grezierazko itzulpena.

-
Atxagak “El paraíso y los gatos” lana aurkeztu du Madrilen
Bernardo Atxagak bere azken lana aurkeztu zuen joan zen astean Madrilen: “El paraíso y los gatos” DVD-liburua. Aurrez euskaraz argitaratutako Paradisua eta katuak lanaren gaztelaniazko bertsioa da.

-
Atxagaren ipuin bat “Best European Fiction 2013” bilduman
Atxagaren ipuin bat, “Pirpo eta Txanberlain hiltzaileak”, 2013. urteko literatur lanik onenen bilduman sartu dute. Aleksandar Hemonek editatutako “Best European Fiction 2013″ bilduma ospetsuan sartu dute, urteko Europako fikziozko testu aipagarrienen artean.

-
“Kalatxoriak” poema entzungai
Bernardo Atxagaren “Kalatxoriak” poema ezaguna entzungai dugu gaurtik aurrera, idazlearen beraren ahotsean.
