Hedabideak
-
Atxaga, ARTE katearen Idazleen Europa sortako dokumentaletako batean
ARTE telebista kateak aurten ekoitzi duen L’Europe des écrivains dokumental sortan (Idazleen Europa), Bernardo Atxaga agertuko da asteazken honetako emanaldian, azaroak 27, 22:45etan. Hizkuntzen arabera izan gabe, estatuka daude antolatuta dokumentalak, eta Espainiako atalean agertuko da Atxaga, beste bi idazlerekin batera, Juan Goytisolo eta Manuel Rivas (idazle galiziarra hau).

-
Tumatxak saioan, Ruper Ordorikak musikatutako Atxagaren hitzak
Aurtengo telebista-denboraldiko ETB1eko programa berrietako bat Tumatxak da. Musika saio bat, errepasoa egiten diena euskal musikariei eta beren kantuei. Ruper Ordorikaren txanda izan zen atzo, eta Oñatiko abeslariak musikatu eta kantatu dituen poemen artean Bernardo Atxagarenak ere badirelarik, idazlea ere agertu zen programan.
-
Bernardo Atxagari elkarrizketa Atlantica XXII aldizkarian
Asturiasen argitaratzen den Atlantica XXII aldizkariak elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari. Bere lanaz eta pentsamenduaz jardun du idazle gipuzkoarrak. Hemen duzu, PDF formatuan.

-
Elkarrizketa Bernardo Atxagari “Financial Times” egunkarian
Financial Times egunkariak elkarrizketa zabala egin dio Bernardo Atxaga idazleari Zalduondoko bere etxean. Hizkuntzaz, idazlearen lanaz eta Euskal Herriaz jardun dute elkarrizketan zehar.

-
Bilbo eta Bernardo Atxaga, France Culture katearen erreportaje batean
Bernardo Atxaga eta Bilbo protagonista izango dira aste honetan France Culture kateak emango duen erreportaje batean: “Renaître à Bilbao, l’itinéraire de Bernardo”. Soinu ibilbide bat izango da, Bernardo Atxaga eta Bilbo hobeto ezagutzeko lagunduko diguna: poesia, abestiak, testuak,… Christine Diger-ek zuzendutako erreportajea da eta aste honetan bi aldiz emango du France Culture kateak, astearte eta…

-
Bernardo Atxaga “Anitzele” telebista-saioan
Bernardo Atxaga Euskal Telebistan izan zen atzo gauean. Bere lanaz eta bizitzaz luze hitz egiteko aukera izan zuen Anitzele saioan.

-
Atxagaren lana BBC irratian larunbatean
BBC irratiaren “Saturday Review” programa kulturalean Bernardo Atxagaren lana izango dute mintzagai, batez ere ingelesez berriki argitaratu den “Seven houses in France” eleberria.
