Jardunaldiak
-
Bernardo Atxaga Australian, Adelaideko Idazleen Astean eta beste ekitaldi batzuetan
Bernardo Atxagak zenbait ekitalditan hartuko du parte Australian datorren astean. Adelaideko Festibaleko Idazleen Astera gonbidatua izan da, eta horrez gain, Sydney eta Melbourneko unibertsitateetan hizlari izango da.
-
Bernardo Atxaga Katedraren barruan ekitaldiak New York-en
New York-eko CUNY Unibertsitatean ezarrita dagoen Bernardo Atxaga Katedran, mintegian ari dira egiten aste honetan, Etxepare Institituaren laguntzarekin. Unibertsitateko katedra hau 2011. urtean ireki zen.

-
Atxaga hizlari Oxforden, euskal gaien inguruko jardunaldietan
XV Forum for Iberian Studies jardunaldien harira, euskara eta euskal gaiek leku berezia hartuko dute bihar hasi eta ekainak 22an bitartean Oxfordeko unibertsitate entzutetsuan. Guztira, hemezortzi euskal hizlari izango dira bertan, haietako hamaseik gainera euskal gaiak izango dituzte hizpide eta sei euskaraz arituko dira. Euren artean izango da Bernardo Atxaga idazlea.
