Jaialdiak
-
Bernardo Atxaga, César Aira eta Maja Lunde apirilean Bilbon egingo den “Gutun Zuria 2018” jaialdian
Bilbon aurkeztu berri da Gutun Zuria jaialdiaren aurtengo programa. Apirilaren 23tik 29ra izango da Azkuna Zentroan. Partaideen artean, besteak beste, Bernardo Atxaga, Hasier Larretxea, César Aira eta Maja Lunde izango dira. Aurtengo gaia eta izenburua: Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?

-
Bernardo Atxaga, Koloniako “Poetica II” Jaialdian
Datorren astelehenean hasiko da Koloniako literatura jaialdi ezaguna, Poetica II. Astebetez, mundu osoko idazleak bilduko dira Alemaniako hirian. Beraien artean izango da Bernardo Atxaga ere, zeinek lau ekitalditan hartuko duen parte, astelehenetik larunbatera bitartean.

-
“Children’s Book Show” jaialdia Londresen azaroaren 16tik 21era
Azaroaren 16tik 21era bitartean ospatuko da Londresen Children’s Book Show delakoa. Eta hantxe izango da Bernardo Atxaga, zenbait ekitalditan parte hartuz, Xolaren abenturen eskutik.

-
Edinburgh World Writers Conference 2012, abuztuaren 17tik 21era
Edinburgon (Eskozia) urtero antolatzen den Nazioarteko Literatur Jaialdiaren barruan, aurtengoan idazleen arteko bilkura ere antolatu dute (Edinburgh World Writers’ Conference). Mundu osoko 50 idazle elkartuko dira, Literaturaren egoeraz eta garrantziaz gogoeta egin eta gizartearen aurrean gai horietaz jarduteko. Bernardo Atxaga izango da nazioarteko bilkura handi honetara euskaldunon ahotsa eramango duena.

-
Bernardo Atxaga Bilboko “Gutun Zuria” jaialdian
Bernardo Atxaga Bilbon izango da asteburu honetan, Alhondigan antolatu den Gutun Zuria Bilboko nazioarteko letren jaialdiaren barruan. Gutun Zuria Jaialdia letren munduko pertsonaia garrantzitsuenen topagunea da, eta Bilbo urteroko nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi du. Hauxe du bere V. edizioa.

-
Atxaga Lit&Lunch ekitaldian
Bernardo Atxagak irakurketa egingo du Lit&Lunch izeneko programan. Ekainaren 8an izango da, San Franciscon (California, AEB).

-
Atxaga PEN jaialdian
Apirilaren 26an hasita PEN Festival delakoa ospatuko da New Yorken (AEB). Bertaratuko diren idazleen artean Bernardo Atxaga euskalduna ere izango da. Gainera, PEN Clubak Minneapolissen antolatutako beste ekitaldi batean ere hartuko du parte datozen egunotan.

-
Bernardo Atxaga “PEN World Voices” jaialdian
Bernardo Atxaga New Yorken izango da apirila bukaeran PEN clubak antolatutako Nazioarteko Literatura Jaialdian, PEN World Voices. Astebete iraungo duen jaialdi honetan mundu guztiko 160 idazle bilduko dira, besteak beste, Paul Auster amerikarra eta Antonio Tabucchi italiarra. Bernardo Atxagak eramango du Euskal Herriaren lekukotasuna New York aldera.

-
Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian
Gaurtik eta igandera bitartean, Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian izango da, Italian.
