Albisteak
-
Atxagaren itzulpenen inguruko doktore-tesia egin du Elizabete Manterolak
Elizabete Manterola Agirrezabalaga ikerlariak tesia argitarau du: “Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa”. Euskal literatura itzulia izan du ikerketagai Manterolak eta, bereziki, Bernardo Atxagaren lanak nola itzuli diren aztertu du.

-
Bilbo eta Bernardo Atxaga, France Culture katearen erreportaje batean
Bernardo Atxaga eta Bilbo protagonista izango dira aste honetan France Culture kateak emango duen erreportaje batean: “Renaître à Bilbao, l’itinéraire de Bernardo”. Soinu ibilbide bat izango da, Bernardo Atxaga eta Bilbo hobeto ezagutzeko lagunduko diguna: poesia, abestiak, testuak,… Christine Diger-ek zuzendutako erreportajea da eta aste honetan bi aldiz emango du France Culture kateak, astearte eta…

-
Bernardo Atxaga Madrilen, bi ekitalditan
Bernardo Atxaga Madrilen izango da aste honetan. Ostegun eta ostiralean antolatuko diren 2 ekitalditan hartuko du parte, lehenengoan Jabier Mugurazarekin batera eta bigarrenean Etxepare Institutuak antolatutako ekitaldi batean.

-
Atxagaren “Seven Houses in France” eleberria, 2011ko atzerriko liburu onenen zerrendan Erresuma Batuan
Gaur jakinarazi dira 2012. urteko “Independent Foreign Fiction Prize” sariketako 15 finalistak. The Independent egunkariak urtero antolatzen duen sariketa da, nazioartean zeresan handia sortzen duena, eta urtean zehar Erresuma Batuan argitaratu diren atzerriko libururik onenak saritzen ditu. Finalisten artean Bernardo Atxagaren “Seven houses in France” eleberria dago aurtengoan.

-
“Mémoires d’une vache” berrargitaratu da
Lehenago ere Frantzian salgai zegoen arren, joan den urtarrilean berriro argitaratu da “Mémoires d’une vache” (“Behi euskaldun baten memoriak”) frantsesez.

-
Atxagaren “Borrokaria” liburua argitaratu du Etxepare Institutuak
Etxepare Euskal Institutuak bi liburu berri argitaratu ditu. Tartean, Bernardo Atxagaren azken lana “Borrokaria”, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz (“El luchador”) eta ingelesez (“The fighter”).

-
Bernardo Atxaga “Cuadernos de Narrativa” bilduman
“Cuadernos de Narrativa” liburu-bildumaren azken aleak Bernardo Atxagaren literatura du ardatz. 2009ko “Grand Séminaire de Neuchâtel. Coloquio Internacional Bernardo Atxaga” delakoan izandako hitzaldi eta ponentzien bilduma da. Neuchâteleko (Suitza) Unibertsitatean izan zen Jardunaldia, 2009ko martxoaren 23, 24 eta 25 bitartean. Irene Andres-Suárez eta Antonio Rivas Bonillo dira egileak.

-
“L’ottava casa” argitaratu da Italian
Bernardo Atxagaren “Zazpi Etxe Frantzian” liburuaren italierazko itzulpena argitaratu da berriki, “L’ottava casa”.

-
Iruzkin gehiago “Seven Houses in France”ri buruz: The Guardianekoa eta The Independenteko bigarrena
Azaroan argitaratu zenetik, Bernardo Atxagaren azken eleberria kritika zoragarriak ari da jasotzen Erresuma Batuan. Azken egunotan The Guardian eta The Independent egunkarien eskutik.

-
Atxagaren azken eleberriak iruzkin onak TLS eta The Independent egunkarietan
Bernardo Atxagaren azken eleberriak, “Zazpi etxe Frantzian” liburuaren ingelesezko edizioak, oso iruzkin onak jasotzen jarraitzen du.
