Albisteak
-
Bernardo Atxaga “Anitzele” telebista-saioan
Bernardo Atxaga Euskal Telebistan izan zen atzo gauean. Bere lanaz eta bizitzaz luze hitz egiteko aukera izan zuen Anitzele saioan.

-
“Seven Houses in France” eleberriak harrera ona
Azaro hasieran argitaratu zen Atxagaren azken eleberria ingelesez, “Seven Houses in France”. Harrezkero harrera ona izaten ari da. Hauxe da ingelesez argitaratzen den Atxagaren seigarren lana.

-
“Erlea” aldizkariaren 5. alea kalean
Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Literatura Aldizkaria 5. zenbakira iritsi da. Datorren astean aurkeztuko da Bilbon. Oraingoan, autoak eta komikia dira aldizkariaren hari nagusia.

-
Atxagaren lana BBC irratian larunbatean
BBC irratiaren “Saturday Review” programa kulturalean Bernardo Atxagaren lana izango dute mintzagai, batez ere ingelesez berriki argitaratu den “Seven houses in France” eleberria.

-
“Paradisuaz” ikuskizuna Iruñeko Planetarioan
Datorren ostiralean, urriaren 14an, Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak “Paradisuaz” ikuskizuna aurkeztuko dute Iruñeko Planetarioan, literatura eta musika uztartuz.

-
Bernardo Atxaga katedra zabalduko da gaur New Yorken
CUNY unibertsitatean (New York, AEB) “Bernardo Atxaga Katedra” inauguratuko da gaur arratsaldean. Katedraren asmoa da euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea.

-
Obabakoak argitaratu da Korean
Pasa den abuztuan ikusi du argia Obabakoak eleberriaren azken edizioak. Oraingoan korearrez argitaratu da.

-
Frantziako Page des Libraires aldizkarian Bernardo Atxaga aipagai
Frantziako Page des Libraires aldizkarian Bernardo Atxaga eta bere “Zazpi etxe Frantzian” eleberria aipatu berri dute.

-
Juan Carlos Eguillor ilustratzaileari omenaldia
Joan zen maiatzaren 25ean omenaldi beroa egin zitzaion Juan Carlos Eguillor (1947-2011) ilustratzaileari Bilboko Alhondigan. Bertan izan ziren Javier Gurrutxaga, Bernardo Atxaga, Elena Santonja eta Borja Cobeaga. Bideoa duzue hemen.
-
Liberation egunkaria “Sept maisons en France” eleberriaz mintzo
Atxagaren azken eleberria, “Sept maisons en France”, mintzagai izan da Liberation egunkarian.
