Hitzaldiak
-
Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria, Gutun Zuria Jaialdian
Hona hemen Gutun Zuria jaialdiko emanaldiaren bideoa.
-
“Arrautza, ou, huevo, oeuf, egg”, hitzaldia Bartzelonan
Hitzaldia Bartzelonako Centre de Cultura Conremporànian. 2018ko azaroaren 21ean Linguapax kongresuaren bukaeran. Zergatik dira garrantzitsuak hizkuntzak? Zer gertatzen da hizkuntza bat desagertzen denean? Aniztasun linguistikoaren garrantziaz hitzaldia-elkarrizketa. Aurkezlea, Isabel Sucunza. DEBAT / Arrautza, ou, huevo, oeuf, egg Conferència de Bernardo…
-
“Paradisuaz” ikuskizuna Iruñeko Planetarioan
Datorren ostiralean, urriaren 14an, Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak “Paradisuaz” ikuskizuna aurkeztuko dute Iruñeko Planetarioan, literatura eta musika uztartuz.

-
Bernardo Atxaga hizlari “Passion for Knowledge” jardunaldian
Atxagak hitzaldia eman zuen Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak antolatu zuen “Passion for Knowledge” jakintzaren jaialdian. Bideoa daukazu ikusgai.

-
Atxagaren hitzaldia Cervantes Institutuan
Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia eman zuen udaberrian Madrilen. Cervantes Institutuak antolatutako hitzaldi-sorta baten barruan eman zuen eta bideoa ikusgai dago Interneten.

-
Bideoa: Atxaga poemak errezitatzen Pen World Voices Festival-ean
Bernardo Atxagak zenbait poema irakurri zituen iazko PEN World Voices jaialdian (New York, AEB). Hona hemen bideoa.
-
“Writing Europe” Bostonen
Bostongo Unibertsitateko (BU) IHS institutuak antolatuta (Institute for Human Sciences), Europako idazle eta artisten inguruko jaialdiak antolatuko dira 2009ko udaberrian zehar. Gaur, maiatzak 4, Bernardo Atxagak emango du hitzaldia Bostonen.

-
Aurtengo Neuchâteleko (Suitza) mintegia Atxagaren lanari dedikatuta egongo da
Martxoaren 23tik aurrera izango da Grand Séminaire de Neuchâtel delakoa. Aurtengo edizioan Bernardo Atxagaren lana izango da aztergai. Bertan izango da euskal idazlea, bere lana aztertu duten beste hamaika aditurekin batera.

-
Gutun Zuria Jaialdia Bilbon
Bilboko Alhondigak antolatuta “Gutun Zuria” jaildia izango da Bilbon aste honetan. Otsailaren 3tik 7ra bitartean hainbat idazleren hitzez gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste: Jorge Semprún, Mariasun Landa, Arcadi Espada edo Bernardo Atxaga.

-
Mahai-ingurua Madrilen: “Conocer las culturas de España”
Bernardo Atxaga Madrilen izango da aste honetan, Ateneoan antolatutako mahai-inguru batean parte hartzen. Izenburua: “Conocer las culturas de España”.
