Albisteak
-
Bernardo Atxaga hizlari “Passion for Knowledge” jardunaldian
Atxagak hitzaldia eman zuen Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak antolatu zuen “Passion for Knowledge” jakintzaren jaialdian. Bideoa daukazu ikusgai.

-
Atxagaren hitzaldia Cervantes Institutuan
Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia eman zuen udaberrian Madrilen. Cervantes Institutuak antolatutako hitzaldi-sorta baten barruan eman zuen eta bideoa ikusgai dago Interneten.

-
Bideoa: Atxaga poemak errezitatzen Pen World Voices Festival-ean
Bernardo Atxagak zenbait poema irakurri zituen iazko PEN World Voices jaialdian (New York, AEB). Hona hemen bideoa.
-
Atxaga Lit&Lunch ekitaldian
Bernardo Atxagak irakurketa egingo du Lit&Lunch izeneko programan. Ekainaren 8an izango da, San Franciscon (California, AEB).

-
Bernardo Atxaga “Eusko Ikaskuntza Visiting Professor of Basque Culture” Stanford Unibertsitatean
Martxoaren 29tik ekainaren 9ra, Bernardo Atxaga idazleak graduondoko eta graduaurreko ikastaro bana emango du Stanford Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak), lehenengo “Eusko Ikaskuntza Visiting Professor of Basque Culture” Programan.

-
Elkarrizketa EuskoNews aldizkarian
Josemari Velez de Mendizabalek elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari “Eusko News” aldizkarian.

-
Atxaga PEN jaialdian
Apirilaren 26an hasita PEN Festival delakoa ospatuko da New Yorken (AEB). Bertaratuko diren idazleen artean Bernardo Atxaga euskalduna ere izango da. Gainera, PEN Clubak Minneapolissen antolatutako beste ekitaldi batean ere hartuko du parte datozen egunotan.

-
“Zazpi etxe Frantzian” Galizian saritua
“Zazpi etxe Frantzian” eleberriak itzulpengintza saria irabazi du Galizian. 2009. urtean galegora itzulitako lanik onena izendatu dute.

-
Itzulpen saria “The Accordionist’s Son” liburuarentzat
“Soinujolearen semea” eleberriaren ingelesezko itzulpenak, “The Accordionist’s Son” liburuak, TLS itzulpengintza-saria irabazi du.

-
Atxagaren argitalpen berriak atzerrian
Urte bukaera honetan Bernardo Atxagaren hainbat lan berri kaleratu dira atzerrian eta datozen hilabeteetarako ere argitalpen gehiago aurreikusi dira.
