Argitalpenak
-
Obabakoak argitaratu da Korean
Pasa den abuztuan ikusi du argia Obabakoak eleberriaren azken edizioak. Oraingoan korearrez argitaratu da.

-
Bernardo Atxagak “Xola eta Ameriketako izeba” kaleratu du
Bernardo Atxagak Xola txakurraren laugarren abentura plazaratu du, “Xola eta Ameriketako izeba”. Kontakizun errealista eta didaktikoa. Aurrekoak bezala, Mikel Valverde marrazkilariaren ilustrazio ederrekin.

-
“Zazpi etxe Frantzian” argitaratu da frantsesez
Joan zen astean aurkeztu zen “Zazpi etxe Frantzian” eleberriaren azken edizioa, oraingoa frantsesez.

-
Erlea aldizkariaren 4. alea aurkeztuko da Bilbon
Bihar, ostirala, ERLEA aldizkariaren 4. alea aurkeztuko da Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Ekitaldia 11:30etan hasiko da.

-
“Gizona bere bakardadean” Israelen argitaratu da
Joan zen abenduan aurkeztu zen Israelen “Gizona bere bakardadean” eleberriaren azken edizioa. Oraingoa hebraieraz.

-
“Obabakoak” liburuaren azken edizioak oihartzuna Estatu Batuetan
“Obabakoak” liburua agortuta zegoen Estatu Batuetan, baina 2010. urtean 4. edizioa atera da eta oraingoan ere oso harrera ona izan du liburuak.

-
Nagusi egin aurretik irakurri beharreko 1001 liburu
Julia Eccleshare editore britainiarrak bilduma interesgarria argitaratu du: 1001 Children’s Books You Must Read Before You Grow Up. Haur eta gazte literaturaren historian idatzi diren 1001 libururik onenak bildu ditu bertan, tartean Bernardo Atxagaren “Behi euskaldun baten memoriak.

-
Atxagaren argitalpen berriak atzerrian
Urte bukaera honetan Bernardo Atxagaren hainbat lan berri kaleratu dira atzerrian eta datozen hilabeteetarako ere argitalpen gehiago aurreikusi dira.

-
Erlea aldizkaria aurkeztu da
Gaur, urriak 8, aurkeztu da Donostian “Erlea” kultura aldizkari berria. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du eta Jose Irazu “Bernardo Atxaga” idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

-
Atxaga Threepenny Review aldizkarian
Kalifornian ateratzen den “The Threepenny Review” aldizkariak Bernardo Atxagaren testu bat argitaratu du bere azken alean.
