Argitalpenak
-
“Zazpi etxe Frantzian”
Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Bernardo Atxagaren nobela berria: Zazpi etxe Frantzian.

-
“Soinujolearen semea” suedieraz: “Dragspelarens Son”
“Soinujolearen semea” eleberriak beste itzulpen baten jaiotza ikusi du, suedierazko “Dragspelarens Son” (Bonniers Forlag, 2008). Suedia aldetik iritsi diren lehenengo kritikak ere oso onak izan dira.

-
After Shocks: The Poetry of Recovery for Life-Shattering Events
Orain dela aste batzuk aipatu genuen bezala, kalean da “After Shocks: The Poetry of Recovery” bilduma, tartean Atxagaren poema batekin.

-
Argitalpen berriak Estatu Batuetan eta Irsaelen
2008a argitalpen berriekin iritsi da. Soinujolearen semea argitaratuko da Britainia Handian eta Estatu Batuetan, Obabakoak liburuaren berrargitalpenak egingo dira ingelesez, eta Gizona bere bakardadean kaleratuko da Israelen.

-
“Soinujolearen semea” arrakasta izaten ari da
Orain dela egun batzuk aipatu genuen bezala, “Soinujolearen semea” eleberria kaleratu da Erresuma Batuan eta oso kritika onak ari da jasotzen. Hona hemen zenbait erreferentzia.
-
“The Accordionist’s Son” (UK)
Oraintsuan argitaratu da Britainia Handian “The Accordionist’s Son” (Soinujolearen semea). Orain arte izan duen harrera oso ona izan da.

-
“Debout dans Babel”, Europarrak eta hizkuntzak
Ons Erfdeel argitaletxe nederlandarrak liburu bat kaleratu du Europako hizkuntzen inguruan. Hamasei hizkuntzatan idazten duten hamasei idazleren hitzak bildu dira, tartean Atxaga eta euskara.

-
“Racconti di montagna” (Einaudi, 2007)
Einaudi argitaletxe italiarrak “Racconti di montagna” (Mendiko ipuinak) bilduma kaleratu du. Hainbat idazleren testuak biltzen dira bertan, tartean Bernardo Atxagaren ipuin bat.

-
“Soinujolearen semea” eleberria danieraz argitaratu da
Frankfurteko Liburu Azokarekin batera kaleratu da, Samleren argitaletxearen eskutik, “Soinujolearen semea” liburuaren danierazko bertsioa.

-
“Astakiloen abenturak” Berriaren eskutik
Gaur hasita, Atxagaren “Astakiloen abenturak” ipuin bilduma banatuko da BERRIArekin. Bernardo Atxagaren ipuinak dira, Jokin Mitxelenaren marrazkiekin. Orain dela 20 urte, 1987an, argitaratutako “Flannery eta bere astokiloak” bildumaren argitalpen berritua da.
