Atxaga Threepenny Review aldizkarian

Kalifornian ateratzen den “The Threepenny Review” aldizkariak Bernardo Atxagaren testu bat argitaratu du bere azken alean.

Kaliforniako Berkeleyn argitaratzen den The
Threepenny Review
aldizkariak idazle euskaldunaren testu bat kaleratu du 2009ko udazkeneko alean (119.a): The Mistery of the Four Birds.

Aldizkariaren ale horretan partaide dira, era berean: Orhan Pamuk, Anne Carson, Javier Marias, Bert Keizer eta beste hainbat autore.

Atxagaren testua, Margaret Jull Costak itzulia, sarean irakurri daiteke, aldizkariaren webgunean bertan: The Mistery of the Four Birds