Albisteak
-
“Sete casas em França” argitaratu da Portugalen
Zazpi etxe Frantzian Portugalen atera dute oraindik astebete ez dela, Faktoria K-ren eskutik.

-
“Nevada Days” eleberriak iruzkin ederrak jaso ditu Estatu Batuetan argitaratu berritan
Duela egun batzuk iragarri genuen nola argitaratu den Estatu Batuetan “Nevada Days” (Nevadako egunak, Pamiela 2013). Bada, hasi dira iristen lehenengo aipamen, iruzkin eta oharrak hainbat hedabidetan, eta pozik egoteko modukoak dira, oso harrena ona ari baita izaten Nevada Days. Besteak beste, The Millions aldizkariak 2018ko liburu interesgarrienen zerrendan sartu du.

-
“Zazpi etxe Frantzian” mazedonieraz argitaratua
Duela egun batzuk argitaratu berri da Zazpi etxe Frantzian eleberriaren azken edizioa. Oraingo honetan mazedonierara itzulia, Antolog Books argitaletxearen eskutik.

-
Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ ari dira filmatzen Fernando Bernuesen zuzendaritzapean
Soinujolearen semea eleberriaren zinemarako egokitzapena ari dira filmatzen egunotan Donostian. Eneko Sagardoy, Joseba Apaolaza eta Mireia Gabilondo daude aktoreen artean eta Fernando Bernues izango da zuzendaria. Bernardo Atxagari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak asteburu honetan.

-
“Nevada Days” argitaratu da Estatu Batuetan, “Nevadako egunak” eleberriaren edizio berria
Graywolf Press argitaletxeak Nevada Days argitaratu berri du, Margaret Jull Costak itzulia. Nevadako egunak eleberriak 2014ko Euskadi Saria irabazi zuen.

-
Bernardo Atxaga, César Aira eta Maja Lunde apirilean Bilbon egingo den “Gutun Zuria 2018” jaialdian
Bilbon aurkeztu berri da Gutun Zuria jaialdiaren aurtengo programa. Apirilaren 23tik 29ra izango da Azkuna Zentroan. Partaideen artean, besteak beste, Bernardo Atxaga, Hasier Larretxea, César Aira eta Maja Lunde izango dira. Aurtengo gaia eta izenburua: Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?

-
Bilbon 2018ko urtarrilaren 13an egingo den manifestazioaren alde
Bernardo Atxagak bat egiten du etzi larunbata, 2018ko urtarrilaren 13an, Bilbon egingo den manifestazioaren deialdiarekin.

-
“Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean” liburua aurkeztu da (Gorka Mercero, 2017)
Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera izena du Gorka Mercerok (Lasarte-Oria, 1969) idatzi duen eta Santi Onaindia bekari esker argitaratu den liburu berriak. Sarritan lausoegiak diren kontzeptuetatik abiatuz, mundu ikuskerak zehazteko ahalegin handia egin duela adierazi du. Bere ikerketan pentsamendu moderno edo ilustratua eta postmodernismoa apur bat kontrajartzera iritsi da. Lau mundu ikuskera…

-
“Obabakoak” antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du
Urrian Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren, “Obabakoak” antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du. Bartzelonan harrera onarekin antzeztu ondoren, Euskal Herrira itzuliko da datozen asteotan.

-
Dena prest “Obabakoak” antzezlanaren estreinaldirako
Aste bete besterik ez da falta. Datorren astean estreinatuko da Obabakoak antzezlana Bilboko Arriaga antzokian. Gaur goizean eman dute prentsa-aurrekoa arduradunek.
