Zinema
-
“Soinujolearen semea”, Fernando Bernuések zuzendutako filma, laster zinemetan
Iritsi da ordua. Duela urte bete inguru hasi zen “Soinujolearen semea” pelikularen filmazioa eta aste honetan aurkeztuko da pantailetan. Atxagaren eleberrian oinarrituta dago filma, Patxo Telleria izan da gidoilari eta Fernando Bernués zuzendari. Ostiral honetan (apirilak 5) aurkeztuko da Donostian eta apirilaren 12an helduko da zinemetara.

-
Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ ari dira filmatzen Fernando Bernuesen zuzendaritzapean
Soinujolearen semea eleberriaren zinemarako egokitzapena ari dira filmatzen egunotan Donostian. Eneko Sagardoy, Joseba Apaolaza eta Mireia Gabilondo daude aktoreen artean eta Fernando Bernues izango da zuzendaria. Bernardo Atxagari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak asteburu honetan.
