Albisteak
-
Madrilgo Arabiar Etxean hizketaldia
Bernardo Atxaga Madrilen izango da bihar arratsaldean (asteartea) Madrilgo Arabiar Etxeak antolatutako mahai-inguru batean. Atxagak eta Milton Hatoum brasildarrak kultur identitateaz eta literaturaz jardungo dute.

-
Xolaren ibilerak, Frantzian eta Italian
Xola txakurraren abenturen beste zenbait itzulpen eta argitalpen kaleratu dira azken asteotan: frantsesez, italieraz (audioliburua) eta gaztelaniazko berrargitalpena.

-
Obabakoak galizieraz
Faktoria K de Libros argitaletxearen eskutik argitaratu da Obabakoak liburuaren galizierazko itzulpena. Soinujolearen semea nobelarekin batera, horiexek dira estaduko lau hizkuntzetan atera diren literatura-liburu bakarrak.

-
Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian
Gaurtik eta igandera bitartean, Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian izango da, Italian.

-
Atxaga Edinburgoko Nazioarteko Jaialdian
Bernardo Atxagak “Soinujolearen semea” eleberriaren ingelesezko bertsioa aurkeztu du Edinburgoko Liburu Jaialdian.

-
Bernardo Atxagak irabazi du 2008ko Mondello saria
Aste honetan jakinarazi denez, aurtengo Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi du. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez eman dio saria Atxagari.

-
Argitalpen berriak Estatu Batuetan eta Irsaelen
2008a argitalpen berriekin iritsi da. Soinujolearen semea argitaratuko da Britainia Handian eta Estatu Batuetan, Obabakoak liburuaren berrargitalpenak egingo dira ingelesez, eta Gizona bere bakardadean kaleratuko da Israelen.

-
“Soinujolearen semea” arrakasta izaten ari da
Orain dela egun batzuk aipatu genuen bezala, “Soinujolearen semea” eleberria kaleratu da Erresuma Batuan eta oso kritika onak ari da jasotzen. Hona hemen zenbait erreferentzia.
-
Bernardo Atxagak irabazi du aurtengo Grinzane Cavour Saria
Bernardo Atxagak idatzi du 2008ko Grinzane Cavour saria. “Soinujolearen semea” (Il libro di mio fratello) liburuagatik jaso du saria. Italiako saririk ezagunenetakoa da.

-
“The Accordionist’s Son” (UK)
Oraintsuan argitaratu da Britainia Handian “The Accordionist’s Son” (Soinujolearen semea). Orain arte izan duen harrera oso ona izan da.
