Nevadako egunak
-
Volcanos of Nevada
Gure izebei, eta gure amei berdin, izugarri gustatzen zitzaizkien Mugatseko festa haiek, zeren, umetan entzundakoa zehatz aipatuz, “mandioaren egurrezko zorua gora eta behera hasten baita dantzan saltoka dabilen jendearekin, eta hain gazte ez garenok ere arin ibiltzeko modua izaten baitugu”….
-
Beldurra han ere
Baina panelak ez zuen zerikusirik ikuskariekin. Letra larri-larrietan, rectal eta cancer hitzak zeuden idatzita. Letra txikiagoetan, errebisio bat egitearen komenentzia eta klinika baten norabide eta telefonoak. Euskal Herritik etorri berria zen adiskide bat zihoan gurekin, eta Estatu Batuetako jendeak beldurra…
-
Beldurra (II) – Armiarme beldurgarria
Gizon baten erabakia azaltzen zen ipuinaren hasieran, armiarma pozoitsua nonbait erosi eta bere gelan libratzekoa, eta ondorenean haren beldurra ohera sartu eta argia itzaltzen zuenean, non ote zebilen zomorroa, hurbil ote zeukan, aditzen zituen hots txikiak hark eragindakoak ote ziren….
-
Beldurra
Bada, beldurraz -diot nik, predikari haien erretorikaz- konparazio bera ezar daiteke: azaldu, aztertu, kontatu mila kasu, eta haiek denak ez lirateke inurriaren aurreneko mila pausoak baino. Eman beste hamaika mila, eta gaiaren inguruko lehen buelta osatuko genuke. Baina buelta hori…
-
Arteak irabazi – Asun Garikanori
Zeharkatu genuen ordea Ventimiglia, sartu ginen Italian, eta hantxe zeuden tunelak gure zain. Hogeigarrenarekin topo egin genuenean lehen kexua erne zen katalanen naziotik: “Zer, ez al dugu behin ere gelditu behar? Gogortuta geldituko gara eserleku deseroso hauetan”. Bazen 12 x…
-
Halloweeneko goxokiak botatzeko unean
Esperientzia: ez nuen kafe gehiago edan nahi, baina bai beste zerbait hartu lanean eten bat egiteko, eta azkenean sugus antzeko karamelu bat aukeratu nuen Halloween gauean betetako zorrotik. Ordu laurden bat geroago, mihia lakar sentitzen nuelarik, begiratu ispiluan eta aho…
-
Caucus
Baina hain urrutira -hain egia orokorretara- joan gabe, deskriba dezadan caucus bat. Bada, iritsi da jendea caucus delako bilkura egingo den ikastetxera, eta nork bere agiria erakusten du; agiririk ez daukanak, artean alderdikoa ez delako, hantxe bertan betetzen du dokumentu…
-
Barack Obama berriro
Bera ere lehengoa zen, eta aritu ere ohi bezala aritu zen, bere alkandora zuriarekin eta bere traje distira dotorekoarekin, biyyotzak ronpiduten. Aretoan, Unibertsitateko Wolf Pack eskubaloi talde femeninoaren kirol pabiloian, sentitu egiten ziren beraganako sinpatia eta errespetua, eta ikusi ere…
-
Hillary Clinton
Zirrikitu baten bila, jende multzoaren ertzera jo genuen aurrena, pertsona urrituentzako esparru bereziaren atze aldera; han ordea traba egiten genien gurpil-aulkietan iristen zirenei, eta ekitaldirako korua osatzen zuten militanteen taulaturantz mugitu ginen. “Nahi baduzue, igo”, esan zigun antolamendu lanetan zebilen…
-
Barack Obama
Ilunpean, zeren ilunak izaten baitira kasinoen barruak, lanpara dotore bezain makalek doi argitutakoak, dirdai egiten zuten makina txanpon-jale biziki koloreztatuek; makinen aurrean, baina tristeago, kezkatuago, errainuen pare, jokalariek bururik altxa gabe eragiten zieten fortunaren hamaika gurpilei, eta muzintsu ziruditen kanpoko…