Nevadako egunak

  • Leviatan

    LEVIATAN I Jim Jerry eta Earl Mayes 3. gradukotzat jotzen dira, eta beraz delitua errepikatzeko arriskurik larriena dute, poliziaren arabera. Ez daukate zorrik sexu gaizkileen aurkako legeekin, eta polizia ez dabil haien atzetik. Askatasun zainduan daude eta langabezian daude, Regional…

  • Munstroak

    I I Carson Cityra joan ginen, ospea baitu hango Halloween jaiak, eta hain zuzen ere gala beltzez jantzita aurkitu genuen Nevadako hiriburu txikia. Etxeen aurreko lorategiak kanposantu bihurturik zeuden, gezurretako hilobiekin eta zein baino zein nazkagarriagoak ziren instalazioekin. Batean, leporaino…

  • Bi gau amerikar

    King Kongek badaki zer den gogorkeria, suge erraldoia eta dinosauro ankerra ez ezik hainbat gizon hil baititu irlan eta hainbat neskatila bahitu urterik urte; baina oihanetik kanpo ez du ezer ulertzen. Harrigarria egiten zaio paparreko odola, ez baitaki zer diren…

  • Texaco gasolindegia (eta III): bigarren oroitzapena

    “Aurreneko tartea, nonbait, garai bateko tren txikiaren bidetik egin behar zuen, eta handixe abiatu zen. Bigarren tunelera iritsi zenean, oso tunel estua eta luzea, pausoak entzun zituen, kontrako norabidean zetorren norbaitenak. Izan ere, pausoak asko entzuten dira tunel horietan, erresonantziagatik…

  • Texaco gasolindegia (II): Oroitzapen bat

    “Kalte handiak egiten ari zen hartza -jarraitu zuen gizonak-, eta taldeak osatu eta haren bila abiatu ginen gutxienez hogeita hamar gizon, nor bere eskopetarekin eta postako kartutxoekin. Astebete egin genuen basoz baso, eta batzuetan haren oinatzak aurkitzen genituen, edota haren…

  • Texaco gasolindegia (I): Iragarpena kanpusari 2007ko irailaren 12an

    Unibertsitateko Poliziak jakinarazi nahi dizu bi hartz ikusi dituztela kanpusean 2007ko irailaren 12ko goiz orduetan. Azken adierazpenaren arabera, hartz bat ibili da Virginia kaleko Texaco gasolindegiaren inguruan goizeko zazpiak hogei gutxi aldera. Horrelako animaliarik ikusten baduzu, otoi EZ HURBILDU. Deitu…

  • Reno, munduko hiri txikirik handiena

    Bizitza antolatzeko orduan, 80. autobidea eta 395a dira hiriaren ardatz, eta baita azken honekin ia paraleloan doan Virginia kale luzea ere, bost milia edo izan behar dituena. Lehenengo begiratuan, aireportutik unibertsitatera zoazela, supermerkatu, mall eta era guztietako denden kopuru izugarri…