Bloga

  • Beldurra

    Bada, beldurraz -diot nik, predikari haien erretorikaz- konparazio bera ezar daiteke: azaldu, aztertu, kontatu mila kasu, eta haiek denak ez lirateke inurriaren aurreneko mila pausoak baino. Eman beste hamaika mila, eta gaiaren inguruko lehen buelta osatuko genuke. Baina buelta hori…

  • Paradisuaz – Aitaren heriotzaren urteurrenean

    ,

    ATERA ZEN ADAN PARADISUTIK Atera zen Adan paradisutik, eta paradisuko landare berak aurkitu zituen bidean, bereziki arrosa, palmondoa eta pikua, eta eguzkia ere beti-betikoa iruditu zitzaion, eta ilargia berdin, eta izarrak ere paradisuko gau oskarbietan ikusi izan zituenak, Venus, Berenice…

  • Arteak irabazi – Asun Garikanori

    Zeharkatu genuen ordea Ventimiglia, sartu ginen Italian, eta hantxe zeuden tunelak gure zain. Hogeigarrenarekin topo egin genuenean lehen kexua erne zen katalanen naziotik: “Zer, ez al dugu behin ere gelditu behar? Gogortuta geldituko gara eserleku deseroso hauetan”. Bazen 12 x…

  • Halloweeneko goxokiak botatzeko unean

    Esperientzia: ez nuen kafe gehiago edan nahi, baina bai beste zerbait hartu lanean eten bat egiteko, eta azkenean sugus antzeko karamelu bat aukeratu nuen Halloween gauean betetako zorrotik. Ordu laurden bat geroago, mihia lakar sentitzen nuelarik, begiratu ispiluan eta aho…

  • Caucus

    Baina hain urrutira -hain egia orokorretara- joan gabe, deskriba dezadan caucus bat. Bada, iritsi da jendea caucus delako bilkura egingo den ikastetxera, eta nork bere agiria erakusten du; agiririk ez daukanak, artean alderdikoa ez delako, hantxe bertan betetzen du dokumentu…

  • Barack Obama berriro

    Bera ere lehengoa zen, eta aritu ere ohi bezala aritu zen, bere alkandora zuriarekin eta bere traje distira dotorekoarekin, biyyotzak ronpiduten. Aretoan, Unibertsitateko Wolf Pack eskubaloi talde femeninoaren kirol pabiloian, sentitu egiten ziren beraganako sinpatia eta errespetua, eta ikusi ere…

  • Hillary Clinton

    Zirrikitu baten bila, jende multzoaren ertzera jo genuen aurrena, pertsona urrituentzako esparru bereziaren atze aldera; han ordea traba egiten genien gurpil-aulkietan iristen zirenei, eta ekitaldirako korua osatzen zuten militanteen taulaturantz mugitu ginen. “Nahi baduzue, igo”, esan zigun antolamendu lanetan zebilen…

  • Barack Obama

    Ilunpean, zeren ilunak izaten baitira kasinoen barruak, lanpara dotore bezain makalek doi argitutakoak, dirdai egiten zuten makina txanpon-jale biziki koloreztatuek; makinen aurrean, baina tristeago, kezkatuago, errainuen pare, jokalariek bururik altxa gabe eragiten zieten fortunaren hamaika gurpilei, eta muzintsu ziruditen kanpoko…

  • Leviatan

    LEVIATAN I Jim Jerry eta Earl Mayes 3. gradukotzat jotzen dira, eta beraz delitua errepikatzeko arriskurik larriena dute, poliziaren arabera. Ez daukate zorrik sexu gaizkileen aurkako legeekin, eta polizia ez dabil haien atzetik. Askatasun zainduan daude eta langabezian daude, Regional…

  • Munstroak

    I I Carson Cityra joan ginen, ospea baitu hango Halloween jaiak, eta hain zuzen ere gala beltzez jantzita aurkitu genuen Nevadako hiriburu txikia. Etxeen aurreko lorategiak kanposantu bihurturik zeuden, gezurretako hilobiekin eta zein baino zein nazkagarriagoak ziren instalazioekin. Batean, leporaino…