Soinujolearen semea urtarrilean atera da Ingalaterran, Londreseko Harvill Secker argitaletxearen eskutik. Gainera, Estatu Batuetan ere badu argitaletxerik liburuak, Graywolf Press. Argitaletxe berberek berrargitaratuko dute, gainera, Obabakoak.
Bestalde, Israelgo Kinneret argitaletxeak Gizona bere bakardean argitaratuko du. Aurrez, Obabakoak zegoen argitaratuta Israelen. Herrialde horretako argitaletxerik garrantzitsuenetakoa da Kinneret.
Albiste pozgarriak, beraz, 2008. urte hasiera honetarako.
