Atzerriko fikzioaz idazten duten blogarien kolektiboak egin du hautapena, eta ofizialaren parean kokatu.
Hauek dira finalera iritsi diren sei idazleak: Bernardo Atxaga, Amos Oz, Sjon, Peter Nadas, Umberto Eco eta Matthias Politycki.
“Gerizpeko epaimahaia” (shadow jury) osatu duten blogarien guneak honako zazpi hauek dira: Winstonsdad, Eleutherophobia, Robaroundbooks, Inside Books, Anz Litlovers Litblog, Tony’s Reading List, eta The Parrish Lantern (xehetasun gehiagorako, ikus Booktrust webgunean).
Hona hemen horietako zenbaitek Seven Houses in France eleberriari buruz argitaratutako iruzkinak:
Gerizpeko epaimahaiak maiatzaren 14an jakinaraziko du irabazlearen izena, epaimahai ofizialak berea eman baino ordu batzuk lehenago.
