Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan -¡Habla en cristiano!-; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan -nork erre zuen Gernika?-; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko eskubiderik, eta ateratzen badute, “malko-jario”, “sentimental” edo antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela. Biblian dauden lerro batzuk etortzen zaizkit gogora: “Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala ”.
Markak. Gernika 1937

- Argitaletxea: Pamiela
- Hizkuntza: Euskara
- Urtea: 2007
- Orrialdeak: 136
- ISBN: 978-84-7681-516-8
- Generoa: Saiakera
Beste edizio batzuk

Marcas. Gernika 1937
- Hizkuntza: Castellano
- Argitaletxea: Pamiela
- Urtea: 2007

Marques
- Hizkuntza: Catalá
- Argitaletxea: Arcadia
- Urtea: 2008
- Orrialdeak: 72
- ISBN: 978-84-9353-451-6