“Herodotok lehenbizikoz aipatu zuenetik, Afrikako partetik aurkitzen zen herrialde ezezagun eta misteriotsua izan zen europarrontzat denbora luzez Etiopia, desertuetako harren ostetik erdi beltz erdi zuri ziren gizakiek populatua. Eta izen hori darama Bernardo Atxagaren, Joseba Irazuren azken obra argitaratuak, inolaz ere sakrifiziopatriotikoz irakurtzen ez dena, gustura baizik, baina ahaleginez, eskuartean erabiltzen den liburua baita. Poemez eta prosalan laburrez osatua dago, eta egilearen bigarren liburuan legez, lehenengoa antzerki bat izan zen, bi mailen artean tankera diferentzia ikaragarria soma daiteke, eta honako honetan Ziutateaz ddelakoan baino askozaz gehiago, hura ez bezala, kopuruz eta nahikundez poemaliburu bat idaztea delako, antza, liburu honen helburua.”
Andolin Eguzkitza, Anaitasuna, 1978-12-15
Artikulu osoa Literaturaren zubitegian


