Aurretik ere Atxaga itzuli duen Margaret Jull Costa itzultzaileak egin du ingelesezko bertsioa. Liburuan jasotako hemeretzi poemek euskarazko testua dute ingelesezko itzulpenaren ondoan.
TLS gehigarrian, Michael Eaude kritikariak Paradisuaren kanpoko aldeak txalotzen du, bere potpourri izaera goraipatu, eta nola ekarri dion gogora Obabako unibertsoa. Irakurri hemen.
Tony’s Reading List literatura blogak ere liburuaren irakurketa atsegina nabarmendu du, eta nola material nahasketa modu inteligentean egin den.
Outside Paradise argitaratzailearen webgunean, hemen: Francis Boutle Publishers.
