Batetik, Kilker bat autopistan gaztelaniaz (hau Asun Garikanoren itzulpena) eta katalanez kaleratu ditu Folch & Folchek. Bilduma honen euskarazko edizioa 2020koa da: Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako Atxagak prestatutako gogoetak (2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean esanak) izan ziren liburu horren oinarria, testuak egileak berridatzi eta osatu zituelarik.
Obabakoak-en berrargitalpena, berriz Navona argitaletxearen eskutik etorri da.
Bi liburuen aitzakiarekin, Kataluniako telebista publikoan agertu zen Bernardo Atxaga, elkarrizketa honetan:
