Bihartik aurrera antolatuko da Istanbul Tanpınar Literature Festival (ITEF), Turkiako hiri horretan antolatuko den lehenengo liburu azoka eta jaialdia.
Jaialdian 50 idazle daude gonbidatuta, besteak beste, Bernardo Atxaga euskalduna. Asteasuko idazlearekin batera izango dira, esate baterako, Adam Fawer, Nawal El Saadawi eta Geert Mak.
Egitarau osoa webgunean bertan ikusi daiteke. Atxagari dagokionez, honaxe hitzorduak:
Igandea, azaroak 1, 16:30
Tuap, Istanbul Book Fair
Changing the World with Words
Astelehena, azaroak 2, 19.00
Mavikum Bookstore
Mediterranean Readings
