Spytya kay Tafoy itzuli du Kostas Athanasiouk, eta Ekkremes etxeak argitaratu du. Argitaldari honek atera ditu lehenago ere Atxagaren lanak grezieraz. Aukera bikaina eskaini dio euskal idazleari Kaniako Liburu Jaialdiak, non hizlari gonbidatu nagusien artean aurkeztu duten Atxaga, ehun gonbidatu baino gehiagoren artean.
Era berean, joan den hilabetean argitaratu zen nobela beraren serbierazko itzulpena (Kuce i grobnice, serbieraz baina alfabeto latinoz) Buka Bes argitaletxearen eskutik, Biljana Isailovic-ek itzulia.
Ikus Etxeak eta hilobiak eta bere itzulpenak.
