Paradisuaren kanpoko aldeak / Idatzi komiko eta tristeak liburu berezia da. Izan litezke “memoria batzuk, bizipen sail bat eta horiekin batera heldu diren gogoetak”, azaldu zuen Atxagak aurkezpen ofizialean. Bizipen pertsonal-literarioetatik abiatuta, narrazio labur eta ez hain laburrak eskaintzen ditu Pamiela etxearekin argitaratutako lanean. Hemen topa dezakezue argitaletxearen webgunean.
Tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak liburu berri honetan: elegia moduko narrazioaren ondoren, ekitaldi publiko bitxi batzuen azalpena; barre eragiten duen poemaren alboan, pasarte autobiografikoa; euskal literatura zaharrari buruzko mintzaldi ia ezinezko baten kontaeraren hurrean, despedidako poemak. Ugaritasunaren azpitik eta gainetik, betiko gaiak: Bizitza eta Heriotza; Beldurra eta Poza; Maitasuna eta Bakardadea.
Hiru itzulpenetan argitaratu da gainera liburua:
- Exteriores del paraíso – Cuatro Lunas
- Exteriors del paradís – Kalandraka (katalanez)
- Exteriores do paraíso – Kalandraka (galegoz)
