Enarak eleberri originala da, nahasten ditu fikzioa eta errealitatea, umorea eta intriga, poesiaz beteriko narratiba da… Irakurri Alfaguara/Penguin-en orrian nola aurkezten duten gazteleraz.
Beste edizio berri batzuk dira Dall’altra Parte (21lettere) italieraz, eta Obabakoak klasikoa hungarieraz (Typotex): Obabakoak – Az utolsó szó keresése, Azken hitza bilatu, azpititulu hori jarri dio ipuin bildumari bere itzultzaileak, Yvonne Mesterrek.
